EAJk esker ona adierazi die bozkatu dioten herritarrei

Urola Kostako Hitza 2011ko eka. 1a, 12:06

EAJk adierazi duenez, "aurrerantzean ere, orain arte bezala, Azpeitiaren alde lanean jarraituko du

Alderdi jeltzaleak 2.219 boto lortu zituen

Azpeitiko EAJk eskerrak eman nahi dizkie maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan konfiantza eman dioten azpeitiar guztiei. "Aurrerantzean ere, orain arte bezala, Azpeitiaren alde lanean jarraituko du alderdiak, proposamenak eginez, gure herria dagokion lekura eramateko, lana, aberastasuna eta elkarbizitza uztartuz".

EAJk 2.219 boto lortu zituen, bost zinegotzi. 2007ko hauteskundeetan 3.300 boto, zortzi zinegotzi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide