Matxin IV.-ak eta Ionek irabazi dute Azpeitiko Erremonte Txapelketako lehenengo kanporaketa

Uztarria.eus 2011ko eka. 1a, 14:06

Bigarren partidan, berriz, Oñatz eta Agirrezabala nagusitu ziren

Ostiral honetan, hilaren 3an, beste bi partida jokatuko dituzte 18:30ean hasita, Izarraitz pilotalekuan

Azpeitiko XII. Erremonte Txapelketa joan den ostiralean, hilak 27, hasi zen Izarraitz pilotalekuan.

A taldeko neurketan, Matxin VI.ak eta Ionek 22-40 irabazi zieten Matxin III.-ari eta Zubiriri. B taldeko neurketan, berriz, Oñatz-Agirrezabala bikotea 33-40 nagusitu zen Etxabe eta Urkoren kontra jokatutako partidan.

Bigarren jardunaldia, ostiralean

Kanporaketetako bigarren jardunaldia jokatuko dute ostiral honetan, hilaren 3an, Izarraitz pilotalekuan, 18:30ean hasita. Lehenengo partidan Zulaika eta Zubizarreta Matxin III.-a eta Zubiriren aurka arituko dira. Bigarren partida, berriz, Matxin IV.-ak eta Barrenetxea IV.-ak Etxabe eta Urkoren kontra jokatuko dute.

Ekainaren 10ean izango dira finalaurrekoak, eta finala ekainaren 24an izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide