2007-2011 agintaldiko azken udalbatza osoa

Uztarria.eus 2011ko eka. 1a, 20:06

Bihar, osteguna ekainak 2, egingo dute, 20:00etan

Udalbatza berria osatzeko batzarra ekainaren 11n izango da

Bihar, ekainak 2, egingo dute udaletxeko areto nagusian 2007-2011 agintaldiari dagokion azken udalbatza osoa. Ohikoa denez, 20:00etan hasiko da bilkura, eta hau da landuko duten gai-zerrenda:

  1. 2011ko maiatzaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. Izarra eremuko jabekideekin egindako hitzarmenaren egokitzapena onartzea.
  3. Zinegotzien interesen erregistroa.
  4. Azpeitiko Sanagustin Kulturgunea kultur jardueretarako etxearen kudeaketa eta ustiapena: esleipenaren berrespena.
  5. Anardi eremurako ordenazioa erabakitzeko hitzarmena: hasierako onarpena.
  6. Alkatetzak eman dituen ebazpenen berri ematea (Idazkaritzan daude).
  7. Galdera eta erreguak.

Maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ondoren aukeratua izan den udalbatza berria osatzeko batzarra, berriz, ekainaren 11n izango da, leku berean, baina eguerdi partean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide