'Zai beti zai' antzezlana izango da bihar, Sanagustinen

Uztarria.eus 2011ko eka. 2a, 13:06

'Zai beti zai' antzezlana iragartzen duen kartela.

.22:00etan hasiko da emanaldia

Sarrera doan izango da

Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, Oihulari Klown antzerki konpainiaren Zai Beti zai antzezlana izango da bihar, ostirala, 22:00etan hasita, Sanagustinen. Sarrera doan izango da.

Virginia Imazen gidaritzapean, Maider Galarza eta AnduriƱa Zurutuza aktoreek emango diote bizia Pu eta Gregoretta pailazoei. Ametsetako gizonaren zain daude Pu eta Gregoretta eta fantasia eta ametsetan murgildutako istorioa kontatuko dute antzezlanean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide