Gaur txokolatadak egingo dituzte Baigeraren egoitzetan

Uztarria.eus 2011ko eka. 2a, 13:06

17:00etatik 19:00etara izango da txokolatada Baigera Iean, Baigera IIan eta Urrestillako egoitzan

Ekainaren 16an, berriz, Urola Bailarako jubilatuek egun pasa egingo dute eta izena eman daiteke dagoeneko

Baigera Jubilatuen Elkartearen lokalak 25 urte betetzen dituela-eta, bazkieentzako txokolatada antolatu dute arduradunek.

Hala, gaur, osteguna, 17:00etatik 19:00etara, bazkide guztiek txokolatea hartzeko aukera izango dute Baigera Iean, Baigera IIan eta Urrestillako egoitzan.

Orio eta Aginagara ibilaldia

Bestalde, Urola Bailarako jubilatuek Orio-Aginagara egun pasa egingo dute ekainaren 16an. Irteerara joateko txartelak ekainaren 7ra arte, asteartea, erosi ahal izango dira Baigerako bulegoan 10:30etik 12:30era bitartean. Txartela 25 euro ordaindu beharko da.

Hilaren 16an, Kaja Rural paretik irtengo du autobusak 10:30ean. 12:00etan meza izango da Orion eta Zumaiako Jubilatuen Abesbatzak abestuko du bertan. Segidan, trikitilariek eta abesbatzak girotuta, txikiteoa egingo dute. 14:30ean, berriz, Aginagako Errasti sagardotegian bazkalduko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide