Kirola kalera ateratzeko eguna izango da etzi

Urola Kostako Hitza 2011ko eka. 3a, 12:06

Herritarrei kirolak sozialki eta osasunarentzat duen garrantziaz jabetuarazteko hainbat ekimen antolatu ditu Udaleko Kirol Sailak

Besteak beste, bolatokian bolo jokoan ikasteko oinarrizko ezagutza jaso ahal izango da igande goizean

Azpeitiko Udaleko Kirol Sailak bat egin du Europarekin Kirola Kalera Ateratzeko Eguna ospatzeko. Herritarrei kirolak sozialki eta osasunarentzat duen garrantziaz jabetuarazteko, honako ekimenak antolatu ditu iganderako; kirol-guneko tenis, paddle eta futbol zelaira doan sartu ahal izango da; tabernan eskatu beharko da giltza.

Bestetik, bolatokian bolo jokoan ikasteko oinarrizko ezagutza jaso ahal izango da 10:00etatik 13:00etara bitartean. Bertan izango dira bolo elkarteko kideak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide