Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak Prezio zehatza
lehiaketa jarri zuen abian maiatza hasieran eta jada badu irabazlea. Aintzane Arruti izan da prezio zehatzera gehien urbildu den herritarra. Prezio justua 1034,15 eurokoa zen eta Arrutik 1033 euroko apustua egin zuen Koh Tao dendan. Hala, Caja Ruraleko erakusleihoan zegoen otarra eskuratu du Arrutik.
%5eko beherapena ekainean
Bertan Merkatari Elkarteak deskontuak egingo ditu ekainaren 1etik 15era bitartean, elkartea osatzen duten dendetan. Deskontua egiteko Bertan txartelarekin ordaindu beharko dira erosketak.