Atzo, igandea, bukatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea, eta Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Urko Egaña eta Eneritz Arzallus bigarren fasean izango dira, lortutako puntuazioari esker.
.60 bertsolarik hartu dute parte txapelketako lehenengo fasean eta horietatik 32 sailkatu dira bigarren fasera. Uda ondoren, irailaren 17an hasiko dira final-zortzirenak eta sailkatu diren 32 bertsolariez gain, 2007ko txapelketan finalaurrekora iritsi ziren hamar bertsolariak ere lehian hasiko dira.
Erniarraitz Bertsozale Elkarteko lau bertsolari sailkatu dira final-zortzirenetara, baina Josu Oiarzabal 'Xenpelar'-ek, Nekane Zinkunegik eta Joseba Andoni Agirrek ezin izan dute aurrera egin.
.579 puntutan gelditu da sailkatzeko behar zen puntuazioa. Hona Erniarraitzeko bertsolariek lortu dituzten puntuak goizeko eta arratsaldeko saioetan:
Jokin Uranga: 332 + 301= 633,5 puntu
Beñat Lizaso: 27 + 289= 616 puntu
Urko Egaña: 324 + 275,5 = 599,5 puntu
Eneritz Arzallus: 304 + 282,5 = 586,5 puntu
Nekane Zinkunegi: 299 + 291= 567 puntu
Josu Oiarzabal: 279,5 + 254 = 533,5 puntu
Joseba Andoni Agirre: 276,5 + 236 = 512,5 puntu