Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren baitan seigarren zozketa egin zuten ostiralean, hilak 3, Amaia tabernan. Zenbaki saritua 1.057a izan zen. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiaken. Astebeteko epea du zenbaki sarituaren jabeak azaltzeko, bestela 1.522 zenbakia da ordezkoa.
Ostiralero, trago1 ta biajie
ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek. Datorren ostiralean, ekainak 10, Etxe Zuri tabernan egingo dute zazpigarren zozketa, gaueko 01:00etan.