Azpeitiko Udal Euskaltegiak HABEren 3. mailako eta EGAko titulu ofizialak eskuratzeko bi ikastaro eskainiko ditu ekaina eta uztaila bitartean. Beharraren arabera, ekainaren 16tik uztailaren 21erako ikastaroaren artean aukera daiteke. 104 orduko ikastaroak izango dira, goizez, 08:00etatik 12:00etara.
Bi ikastaroek kostu bera dute, 139 euro guztira. Kopuru horrek matrikula (124,80 euro) eta materiala (15 euro) barne hartzen ditu. Dena den, bekak eta diru-laguntzak lor daitezke.
Gutxienez 8 pertsonako taldea osatu beharko da ikastaroa egin ahal izateko, eta izena emateko epea zabalik dago jada, Euskalteiaren egoitzan edo 943-81 19 47 telefonora deituta eman daiteke izena. Informazio osagarria www.erabili.com atarian.