Kanpoko igerilekua zapatuan irekiko dute

Uztarria.eus 2011ko eka. 9a, 12:06

Irailaren 11ra arte egongo da irekita kanpoko igerilekua aurten. (Urola Kostako Hitza)

Barruko igerilekuko lanak bukatu gabe daudelako kanpoko igerilekuko zati bat (kaledun igerilekua) ez dute irekiko

Zehaztu gabe dago zati hori noiz irekiko duten

Atzo Uztarriak igerilekua zapatuan ez zutela irekiko jakinarazi baldin bazuen ere, zapatu honetan, ekainaren 11n, irekiko dute. Barruko igerilekuko lanak bukatu gabe daudela-eta, kanpoko zati bat (kaledun igerilekua) ez dute kanpoko igerilekuko erabiltzaileentzat zabalduko, igeritarako geldituko da; zehaztu gabe dago noiz irekiko duten.

Zapatutik irailaren 11ra arte egongo da zabalik kanpoko igerilekua eta ordutegia astegunetan eta jaiegunetan berdina izango da: Goizeko 11:00etan ireki eta arratsaldeko 20:00etan itxiko dute.

Bazkideek ez dute sarrera ordaindu beharko. Aldiz, 18 urtera artekoek 4,35 euro ordaindu beharko dute eta 18 urtetik gorakoek 5,60 euro. Langabetu eta jubilatuek, berriz, 3,65 euro ordaindu beharko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide