Zapatuan izango da Udaleko kargu-hartze ekitaldia

Uztarria.eus 2011ko eka. 8a, 14:06

.12:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian

Bildu koalizioko Eneko Etxeberria izango da zapatutik aurrera Azpeitiko alkatea

Larunbatean, hilak 11, izango da Azpeitiko udaletxean kargu-hartze ekitaldia. 12:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.

Maiatzaren 22an izan ziren udal hauteskundeak . Bilduk 11 zinegotzi lortu zituen Azpeitian, EAJk 5 eta Hamaikabatek 1. Bilduk dauka gehiengo osoa eta, beraz, zapatutik aurrera Bildu koalizioko Eneko Etxeberria izango da Azpeitiko alkatea. Julian Eizmendiren (EAJ) lekua hartuko du.

Azpeitiko alkateak 1897tik

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide