Salgai daude dagoeneko sanjoanetako pilota partidetarako sarrerak

Uztarria.eus 2011ko eka. 9a, 13:06

Ekainaren 17an izango dira partidak, 22:15ean hasita

Sarrerak Urrestillako tabernetan eskuratu daitezke

Urrestillako San Joan festak gerturatzen ari direla-eta, salgai daude dagoeneko pilota partidetarako sarrerak.

Ekainaren 17an, ostiralean, izango dira partidak, 22:15ean hasita. Lehenengo partida Apezetxeak eta Zabaletak, Idoateren eta Merinoren kontra jokatuko dute. Bigarren partidan, berriz, Titin III.ak eta Merino II.ak, Aritz Lasa eta Laskurainen kontra neurtuko dituzte indarrak.

Sarrerak Oto, Ana Mari eta Auntxa Urrestillako tabernetan eskuratu daitezke, 30 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide