Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak zikloturistentzat irteera antolatu du

Uztarria.eus 2011ko eka. 9a, 13:06

Lizarrara egingo dute irteera uztailaren 2tik 3ra

Irteerara joan nahi dutenek bihar izango dute izena emateko azken eguna

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak irteera antolatu du elkarteko zikloturistentzat. Hala, uztailaren 2tik 3ra Lizarrara joango dira.

Irteerara joan nahi dutenek bihar izango dute izena emateko azken eguna. Ciclos Beni eta Agirre dendetan eman daiteke izena, 50 euro ordainduta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide