Gazteria Sailak antolatzen duen antzerki tailerreko gaztetxoek urtean zehar egindako lana erakutsiko dute gaur, osteguna, 19:00etatik aurrera Sanagustin kulturgunean.
Alaitz Olaizola antzerkigileak zuzendu du tailerra eta gazteenek Aitorren seme-alabak
lana antzeztuko dute. Nagusienek, berriz, Royal blue
izenekoa.
Gaur artean etxekoentzat eta lagunentzat egiten zituzten obrak tailerrekoek, baina gaurko ekitaldira herritar guztiak gonbidatu dituzte, tailerrak bost urte betetzen dituelako eta Sanagustin zabalik dagoelako. Bost urte igarota, gaztetxoek aktore gaitasuna erakusteko aukera izango dute gaur.