Banakako Aizkora Txapelketako finalak jokatuko dituzte etzi, Izarraitzen

Uztarria.eus 2011ko eka. 10a, 13:06

Izarraitz pilotalekuan izango dira finalak, 12:00etan hasita

Urrezko mailakoek, 19 urtez azpikoek eta 15 urtez azpikoek jokatuko dituzte finalak

Eusko Label Banakako Aizkora Txapelketako finalak jokatuko dituzte etzi, Izarraitz pilotalekuan, 12:00etan hasita.

Hiru mailatan izango da lehia. Urrezko Mailan Aitzol Atutxa II.a eta Lopez Azpilikueta izango dira nor baino nor, eta guztira 24 enbor ebaki beharko dituzte.

Hemeretzi urtez azpikoen txapelketako finalean Eneko Saralegi eta Eneko OtaƱo izango dira aurrez aurre. Gazteek hamabi enbor ebaki beharko dituzte, hiru modalitatetan.

Hamabost urtez azpikoetan, berriz, Iker Vicentek eta Mikel Zabaletak neurtuko dituzte indarrak. Zortzi enbor ebaki beharko dituzte, bi modalitatetan.

Egur Sport SLk antolatutako ekintza izango da Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide