Ekainaren 27an hasiko dira Etxebeltz-Izarrako aurreneko 108 etxebizitzen eskriturak eta giltzak ematen

Uztarria.eus 2011ko eka. 10a, 19:06

Etxe horiek ikusteko egunak eta ordutegia zehaztu ditu Udalak

Gainerako 100 etxebizitzen eskriturak eta giltzak irailaren erdi aldera ematea aurreikusten dute

Ekainaren 27an hasiko da Udala Etxebeltz-Izarrako BOEen sustapeneko aurreneko 108 etxebizitzen salmenta gauzatzeko eskriturak eta giltzak ematen. R4ko partzelan eraikitako 54 etxebizitzenak (Landu Promozioak, SL-k egin dituenak) eta R6ko beste 54renak (Altuna y Uria, SA-k eginikoak) dira hil honen bukaeran banatuko dituzten eskriturak eta giltzak.

Etxejabeek etxe horiek ikusteko egunak eta ordutegia zehaztu ditu Udalak:

  • Ekainak 20, Loiolako Ignazio etorbideko 63 eta 85 proiektuan 1. zenbakia duten etxebizitzak.
  • Ekainak 21, Loiolako Ignazio etorbideko 65 eta 83 proiektuan 2. zenbakia duten etxebizitzak.
  • Ekainak 22, Loiolako Ignazio etorbideko 67 eta 81 proiektuan 3. zenbakia duten etxebizitzak.

Hiru egunetan arratsaldez izango da etxeak ikusteko aukera, 15:00etatik 19:00etara.

Gainerakoak, irailean

Etxebeltz-Izarran eraikitzen ari diren gainerako 100 etxebizitzen eskriturak eta giltzak irailaren erdi aldera ematea aurreikusten dute Udalean. Etxebeltz Izarra R5 Promozioak, SL-k eraikitako etxeak dira horiek, R5eko partzelan.

Aurreneko 108ekin egin duen bezala, orduan ere aurrez jakinaraziko ditu Udalak eskriturak egin eta giltzak jasotzeko epeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide