Matxin VI.ak eta Ionek Oinatz eta Agirrezabalaren kontra jokatuko dute erremonteko finala

Uztarria.eus 2011ko eka. 13a, 13:06

Hilaren 24an, ostirala, izango da neurketa

.18:30ean izango da partida, Izarraitz frontoian

Azpeitiko XII. Erremonte Txapelketako finalerdiak jokatu zituzten joan den ostiralean, ekainak 10, Izarraitz pilotalekuan.

Zulaikak eta Zubizarretak 30-40 galdu zuten Matxin VI.aren eta Ionen kontra. Beraz, Matxin VI.a eta Ion finalean izango dira. Aldiz, finalerdietako bigarren partidan Matxin IV.ak eta Barrenetxeak 24-40 galdu zuten Oinatz eta Agirrezabalaren kontra. Hori dela-eta, Matxin VI.ak eta Ionek Oinatz eta Agirrezabalaren kontra jokatuko dute txapelketako finala.

Finala hilaren 24an, ostirala, izango da 18:30ean hasita Izarraitz frontoian. Finalaren aurretik, 18:00etan, afizionautek neurtuko dituzte indarrak. Hala, Otaegik eta Labakak Segurola eta Aizpururen kontra jokatuko dute partida.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide