280 mendizale Klik Ibilaldi Neurtuan

Uztarria.eus 2011ko eka. 13a, 19:06

Klik Ibilaldi Neurtuan parte hartu zutenetako batzuk, plazatik abiatzerakoan (ROMAN AZKUE)

.80 lagunek egin zuten ibilbide luzea, 120k motza, eta beste 80 inguruk umeentzako prestatutakoa osatu zuten

Lagun Onak MBk eta Kilometroak 2011k bat egin dute aurten ibilaldi neurtuaren antolaketan

Argazkiak eta bideoak ikusteko egin klik hemen

.280 mendizalek hartu zuten parte atzo, ekainaK 12, Klik Mendi Ibilaldi Neurtuan. Lagun Onak MBk eta Kilometroak 2011k bat egin dute aurten ibilaldi neurtuaren antolaketan, eta hori antolaketan lagundu zuen jende kopuruan ere igarri zela adierazi dute ibilaldi neurtua besteetan ere antolatzen duten Lagun Onak MBkoek. Hain zuzen ere, atzokoan 80 lagunek hartu zuten parte antolaketa lanetan.

Hiru ibilbide prestatu zituzten mendizaleentzat, herri inguruko tontorretan zehar: luzea, laburra eta umeentzat egokitutakoa -hau berria, aurreko urteekin alderatuta-. 80 lagunek egin zuten ibilbide luzea, 120k motza, eta beste 80 inguruk umeentzako prestatutakoa osatu zuten. Ibilbide luzea egin zutenak 06:00etan abiatu ziren herriko plazatik; ibilaldia osatu zuen azken mendizalea 18:00etan iritsi zen berriro plazara. Ibilbide laburra egiteko 08:00etan abiatu ziren.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "parte-hartzaileek ez zuten aparteko arazorik izan balizatuak ziren 60 kilometroetan zehar. Eguraldia lagun ibilbideaz gozatu ahal izan zuten". Amaieran, aurtengo mendi ibilaldiko kamiseta bana jaso zuten ibilaldian parte hartu zuten guztiek.

Argazkiak eta bideoak ikusteko egin klik hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide