Joan Jose Lopez Azpilikueta nagusitu da Banakako Aizkora Txapelketan

Uztarria.eus 2011ko eka. 14a, 12:06

Hemeretzi urtez azpiko aizkolarietan Eneko Otaño beizamarra nagusitu zen

Hamabost urtez azpiko mailan, aldiz, Iker Vicente gailendu zitzaion Mikel Zabaletari

Joan den igandean, hilak 12, Eusko Label Banakako Aizkora Txapelketa jokatu zen Azpeitiko Izarraitz frontoian.

Urrezko mailako finalean Joan Jose Lopez Azpilikueta (28:54) nagusitu zitzaion Aitzol Atutxa II.ari (32:19).

Hemeretzi urtez azpiko aizkolarietan Eneko Otaño beizamarrak irabazi zion Eneko Saralegi leitzarrari. 12 enbor moztu behar izan zituen bakoitzak. Saioa oso berdindua izan zen, baina Otañok 11 minutu eta 23 segundo behar izan zituen lana bukatzeko, eta Saralegik, berriz, 11 minutu eta 55 segundo.

Hamabost urtez azpiko mailan, aldiz, Iker Vicente (09:51) gailendu zitzaion Mikel Zabaletari (11:48).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide