Zazpigarren bidaia txartela, 304 zenbakiarentzat

Uztarria.eus 2011ko eka. 14a, 13:06

Ordezko zenbakia 727 da

Datorren ostiralean, hilak 17, Txarrantxa tabernan egingo dute zozketa

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren baitan zazpigarren zozketa egin zuten ostiralean, hilak 10, Etxe Zuri tabernan. Zenbaki saritua 304a izan zen. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiaken. Astebeteko epea du zenbaki sarituaren jabeak azaltzeko, bestela 727 zenbakia da ordezkoa.

Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek. Datorren ostiralean, ekainak 17, Txarrantxa tabernan egingo dute zortzigarren zozketa, gaueko 01:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide