Bihar hasiko da Gaztetxeko garagardo festa

Uztarria.eus 2011ko eka. 15a, 13:06

Garagardo Festa iragartzen duen kartela.

.18:00etan irekiko dute Gaztetxea hiru egunetan

Bihar, osteguna, irlandar musikarekin alaituko dute festa

Bihar, osteguna, hasiko da Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako 5. Garagardo Festa. Hiru egunetan (osteguna, ostirala eta zapatua) izango da inportazioko garagardoa dastatzeko aukera. Hala, egunero 18:00etan irekiko dute Gaztetxea.

Bihar, osteguna, irlandar musikarekin alaituko dute festa. Ostiralean, berriz, euskal musika entzuteko aukera izango da, eta zapatuan erromeriarekin emango diote festari bukaera.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, prezioak bereziak izango dira eta garagardoaz gain, jatekoa ere egongo da bertan. Besteak beste, ogitartekoak eta plater konbinatuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide