Zapatuan izango da Urrestillako San Joan Herri Krosa

Uztarria.eus 2011ko eka. 15a, 13:06

.17:00etan hasiko da lasterketa

Aurrez izena eman daiteke www.herrikrossa.com webgunean

Urrestillan sanjoanak hasi aurretik hainbat ekimen egingo dituzte eta krosa izango da horietako bat. Zapatuan, hailren 18an, 17:00etan hasita Urrestillako X. San Joan Herri Krosa jokatuko dute. Kroserako izena aurrez eman daiteke www.herrikrossa.com webgunean. Izen ematea internetez eginez gero ez dago ordaindu beharrik. Aldiz, egunean bertan izena ematen dutenek, bost euro ordaindu beharko dute parte hartzeko.

Maila guztietako lehenengo hiru sailkatuek garaikurra jasoko dute, eta parte hartzen duten haur guztiek domina bana ere bai. Helduen mailako lehen sei neska-mutilek diru sariak ere eskuratuko dituzte: lehenak 120 euro; bigarrenak, 90 euro; hirugarrenak, 60 euro; laugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak 30na euro.

Proben ordutegia

  • 17:00. 0-6 urte bitarteko neskamutilak. 200 metroko ibilbidea.
  • 17:15. Benjamin neska-mutilak. 550 metroko ibilbidea.
  • 17:30. Alebin neska-mutilak, 950 metroko ibilbidea.
  • 17:45. Infantil neska-mutilak, 1.190 metroko ibilbidea.
  • 18:00. Kadete neska-mutilak, 2.300 metroko ibilbidea.
  • 18:00.Jubenil neska-mutilak, 4.500 metroko ibilbidea.
  • 18:00. Senior eta beteranoak, emakumezko eta gizonezkoak, 8.850 metroko ibilbidea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide