Adin txikikoek gurasoen baimena beharko dute 'Zuzenien'-en irteteko

Urola Kostako Hitza 2011ko eka. 15a, 12:06

Gurasoek NANaren fotokopia eta antolatzaileek sinarazitako agiria aurkeztu beharko dute

Hilaren 28a, asteartea, bitartean zabalik dago izena emateko epea

Hamasei eta hemezortzi urte arteko gaztetxoek ere hartu ahalko dute parte Zuzenien igoera bertikalean. Datorren uztailaren 3an izango da lasterketa eta gurasoen baimena beharko dute gaztetxoek.

Gurasoek eurek eraman beharko dute baimena Lagun Onak Mendi Bazkunaren bulegora, asteazkenetan, 21:30etik 22:30era bitartean. Bestela, egunean bertan semeak edo alabak dortsala hartzeko momentuan han egon beharko dute gurasoek, baimena ematen dutela egiaztatzeko.

Gurasoetako baten NANaren fotokopia eta antolatzaileek betearazitako agiria sinatzearekin gauzatuko da baimena.

Izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 28a, asteartea, bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide