Uztarria Komunikazio Taldeak datorren astebukaerako Antzerklik! -erako zortzi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Zapaturako bina sarrera bikoitz eta iganderako beste bina banatuko ditu Uztarriak. Larunbatean, hilak 18, Greban gaude
antzezlana emango dute Gurutze Eizmendik, Alaitz Olaizolak eta Idoia Urangak, 19:00etan hasita, Sanagustinen. Eta igandean, hilak 19, toki eta ordu berean, Prest gaude
taularatuko dute.
Uztarriaren sarreren zozketan parte hartzeko, bidali ondoko galderaren erantzuna, izen-abizenak eta telefono zenbakia, uztarria@uztarria.com
helbidera: Zer egunetan ospatuko da aurtengo Kilometroak festa?
Erantzunak bidaltzeko epea ostiralean, ekainak 17, 11:30ean bukatuko da. Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eta noiz jaso ahalko dituzten, saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.