Igeriketa ikastaro trinkoa eskainiko dute uztailean

Uztarria.eus 2011ko eka. 16a, 12:06

Uztailaren 5etik 28ra izango da ikastaroa

Zazpi eta hamahiru urte arteko gaztetxoei zuzendutako ikastaroa da

Udal Kirol Patronatuak igeriketa ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean, 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Uztailaren 5ean hasiko da, eta 28ra arte iraungo du. Saioak astelehenetik ostiralera emango dituzt, egunero. Bi ordutegiren artean aukeratu ahal izango dute parte-hartzaileek: 10:00etatik 11:00etara, edo 11:00etatik 12:00etara.

Prezioari dagokionez, Kirol Patronatuko bazkide direnek 46,17 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, aldiz, 80,83 euro. Taldeak gutxienez zortzi lagunekoak eta gehienez hamabikoak izango dira. Taldeak lehenbailehen osatzeko, beraz, izena ahalik eta azkarren ematea gomendatu dute. Horretarako, igerilekura joan, edo 943-81 41 21 telefono zenbakira deitu beharko da.

Irailetik aurrera,gehiago

Irailetik aurrera ere igeriketa ikastaro eskaintza zabala egingo dutela gogorarazi nahi dute arduradunek. Adinaren arabera banatuko dituzte ikastaroak: 7 hilabete eta 2 urte bitartekoentzat; 2 eta 4 urte bitartekoentzat; 4 eta 7 urte bitartekoentzat; 7 eta 13 urte bitartekoentzat eta 14 urtetik gorakoentzat. Izena emateko epea ere zabalik dago dagoeneko.

Irailetik aurrera gehiago

Joan den larunbatean zabaldu zuten kanpoko igerilekua, eta irailaren 11 bitartean egongo da zabalik, egunero, 11:00etatik 20:00etara. Barruko obrak bi aste barru amaituko dituztela aurreikusi dute, eta, beraz, orduan irekiko dute kanpoan zabaltzea falta den zatia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide