Gaztetxeko futbito txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2011ko eka. 16a, 14:06

Asteartean Ligako finalaurrekoa jokatu zuten Katxitarrak eta Akosator taldeek..

Kopako finala 16:00etan hasiko da

Gauean Gaztetxean egingo duten afariarekin agurtuko dute aurtengo txapelketa

Gaztetxek antolatutako futbito txapelketa bukaerara iristen ari da. Aste guztian kopako eta ligako finalaurrekoak jokatzen ari dira eta zapatuan, hilak 18, izango da finala. Ohi bezala, herriko plazan jokatuko dituzte Kopako eta Ligako finalak.

Gaur jokatuko dute Intz eta Lastopardue taldeek ligako finalaurrekoa eta gaurko irabazleak Katxitarren kontra jokatuko dute Ligako finala. Aldiz, Kopako finala Potrozorriyek eta Korrale B taldeek jokatuko dute.

Zapatuan, 16:00etan hasiko da Kopako finala eta ondoren, 17:00etan, Ligakoa jokatuko dute.

Txapelketari bukaera ona emateko aurten ere afaria antolatu dute. Aurten ere Gaztetxean egingo dute afaria Garagardo festa dela-eta. Txapelketan parte hartu dutenek doan afaltzeko aukera izango dute eta finalaren ondoren banatuko dituzte afarirako txartelak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide