Izarraitzeko bost igerilarik hartu dute parte Harri Garmendia Sarian

Uztarria.eus 2011ko eka. 16a, 13:06

Jon Aizpuru 200 metro bularrez egindako denborari esker, Espainiako Igeriketako Eskolarteko Txapelketan izango da

Pablo Etxeberriak eta Ainhoa Goenagak hirugarren postua eskuratu zuten 200 metro bizkarrez proban

Joan den igandean, hilak 12, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan Harri Garmendia V. Saria jokatu zen eta Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilari izan ziren bertan.

Jon Aizpuruk bigarren postua eskuratu zuen 200 metro bularrez egindako proban eta, horrenbestez, Espainiako Igeriketako Eskolarteko Txapelketan hartuko du parte egindako denbora dela-eta.

Hona azpeitiar igerilariek lortutako emaitzak:

.200 metro bularrez: Jon Aizpuru (2. postua).

.200 metro bizkarrez: Pablo Etxeberria eta Ainhoa Goenaga (3. postua).

.100 metro bizkarrez: Ainhoa Goenaga (4. postua).

.400 metro librean: Jon Odriozola (7. postua) eta Ainitze Odriozola (9. postua).

.200 metro librean: Pablo Etxeberria (8. postua).

.100 metro librean: Ainitze Odriozola (12. postua), Jon Odriozola (15. postua) eta Jon Aizpuru (19. postua)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide