Etorkinentzat hitzaldia izango da datorren asteartean

Uztarria.eus 2011ko eka. 17a, 14:06

Sindikatu Zaharrean izango da hitzaldia, 16:00etan hasita

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak antolatu du hitzaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatearen laguntzarekin

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatearen laguntzarekin, etorkinei zuzendutako hitzaldia antolatu du, datorren astearterako, hilaren 21erako. Hitzaldia 16:00etan izango da, Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan.

Hitzaldian etorkinek aberria uztearen ondorioz izan ohi dituzten depresioak eta antsietateak izango dituzte hizpide. EHUk Laguntza Psikologikoa programa abian jarri du, sintomatologia horiek arindu, tratatu eta ezabatzeko helburuz. Pertsona inguru berrira moldatzeko prozesuan babes bidea izan nahi du programa horrek, eta hori azalduko diete etorkinei hitzaldian. Informazio gehiagorako, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara gerturatu edota 943 15 71 92 telefono zenbakira deitu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide