'Antzerkiklik!'-erako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2011ko eka. 17a, 15:06

Zer egunetan ospatuko da aurtengo Kilometroak festa? galderaren erantzuna Urriak 2 da

Asier Osa, Jon Garate, Ioritz Aizpuru eta Ane Senperena dira irabazleak

Uztarria Komunikazio Taldeak Antzerkiklik! astebururako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu bere bazkideen artean.

Zer egunetan ospatuko da aurtengo Kilometroak festa? galderaren erantzuna Urriak 2 da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Asier Osa, Jon Garate, Ioritz Aizpuru eta Ane Senperena.

Asier Osak eta Jon Garatek bihar, zapatua, Lakrikun taldeak egingo duen Greban gaude antzezlana ikusteko sarrera bikoitz bana irabazi dute. Ioritz Aizpuruk eta Ane Senperenak, berriz, etzi, igandea, Lakrikunen Prest gaude obra ikusteko sarrerak eskuratu dituzte.

Sarituei e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide