Iñaki Mariñelarena Sanzen kartelak iragarriko ditu XXIX. Euskal Antzerki Topaketak. Joan den hilaren 15ean Betharramen egin den erakusketa amaitu ondoren eta han ikusleek utzitako botoak zenbatuta, Udalaren Kultura Sailak izendatutako epaimahaiak Mariñelarenak aurkeztutako lanaren aldeko erabaki hartu du. Horrenbestez, Zumarragakoak jasoko du Udalak ematen duen 900 euroko sari bakarra.
Aurtengo kartel lehiaketara 30 lanetik gora aurkeztu dituzte. 2011ko Euskal Antzerki Topaketak datorren udazkenean egingo dira herrian.