Kilometroak 2011ren inguruko ekimenen baitan, Benito Lertxundiren kontzertua antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.
Uztailaren 1ean, ostirala, izango da Klikkantaldia
eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Izarraitz pilotalekuan izango da kontzertua, 22:00etan hasita eta Itsa ulu zolia
diskako kantak abestuko ditu oriotarrak. Sarrerak aurrez erosiz gero 18 euro ordaindu behar dira eta egunean bertan, berriz, 20 euro.
Azpeitian Kilometroen dendan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Ametsa tabernan eta Orkatz tabernan erosi daitezke sarrerak. Azkoitian, berriz, Zurt eta Zakela tabernetan. Zestoan Mairi estakoan, Zumaian Inpernupe tabernan eta Zarautzen Eguzki tabernan.