Zortzigarren bidaia txartela, 1.102 zenbakiarentzat

Uztarria.eus 2011ko eka. 20a, 12:06

Ordezko zenbakia 1.741 da

Datorren ostiralean, hilak 25, Lokotx tabernan egingo dute zozketa

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren baitan zortzigaren zozketa egin zuten ostiralean, hilak 17, Txarrantxa tabernan. Zenbaki saritua 1.102a izan zen. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiaken. Astebeteko epea du zenbaki sarituaren jabeak azaltzeko, bestela 1.741 zenbakia da ordezkoa.

Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek. Datorren ostiralean, ekainak 25, Lokotx tabernan egingo dute bederatzigarren zozketa, gaueko 01:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide