Lagun Onak Mendi Bazkunak egun guztiko ibilaldia antolatu du Txarlazotik Tologorrira

Uztarria.eus 2011ko eka. 21a, 14:06

Hilaren 25ean, zapatua, izango da ibilaldia

Izena ekainaren 23a, osteguna, baino lehen eman behar da

Lagun Onak Mendi Bazkunak egun guztiko ibilaldia antolatu du Txarlazotik Tologorrira, hilaren 25erako, zapaturako.

Goizeko 08:00etan abiatuko da autobusa plazatik, eta behin Orduñara iritsita, bostpasei ordu iraungo ditu ibilaldiak.

Autobusa ordaindu egin behar da; bazkideek sei euro, ikasle eta langabetuek bost euro eta gainontzekoek bederatzi euro. Izena ekainaren 23a, osteguna, baino lehen eman behar da mendizaleen tabernan edo www.lagunonakmb.org .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide