Sanferminetara irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2011ko eka. 22a, 13:06

Uztailaren 13an, asteazkena, egingo dute Iruñeara irteera

Txartelak uztailaren 4tik 8ra erosi ahal izango dira Baigerako bulegoan

Azpeitiko erretiratuek Iruñeara irteera egingo dute Sanferminetan, Baigera Elkarteak antolatuta. Uztailaren 13an, asteazkena, egingo dute Sanferminetara urteroko bisita.

Iruñearako autobusa 08:30ean abiatuko da Caja Rural paretik. Iruñearako txartelak uztailaren 4tik 8ra erosi ahal izango dira Baigerako bulegoan, 10:30ak eta 12:30ak bitartean, eta 33 euro ordaindu beharko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide