Iñaki Eskisabelek Lagun Onaken jarraituko du

Uztarria.eus 2011ko eka. 22a, 13:06

Lagun Onak Futbol Taldeko hirugarren mailako taldea entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian behintzat

Olaberriako entrenatzailearen bigarren denboraldia izango da Lagun Onaken

Iñaki Eskisabelek (Olaberria, 1966) Lagun Onak Futbol Taldeko hirugarren mailako taldea entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian behintzat (2011-2012).

Datorrena Olaberriako entrenatzailearen bigarren denboraldia izango da Lagun Onaken. Iaz hartu zuen Eskisabelek Aitor Zulaikaren lekukoa eta Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak Futbol Taldea entrenatzen aritu da denboraldi honetan.

Lagun Onakek sailkapenaren erdiko postuan, hamargarrenean, bukatu du denboraldia, 51 punturekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide