San Juan bezpera da gaur, osteguna, eta usadioari jarraituz, herriko baserri, auzo eta txokotan piztuko dute sua. Azken urteetako moduan, Azpeitiko Udalak ere emanaldia antolatu du gaur gauerako.
.21:45ean hasiko da ekitaldia, eta sua piztearekin bat San Juan zortzikoarekin hasiko dute saioa Itsasi Euskal Kultur Taldeko dantzariek. Beste hainbat dantza egingo dituzte jarraian eta, herritarrek ere dantzarako aukera izango dute.
Bestalde, Urrestillan ere gaur, osteguna, hasiko dira Sanjoanak.