Korputz festak ospatzeko prest dira Eliz kaleko bizilagunak

Uztarria.eus 2011ko eka. 23a, 12:06

Ekitaldiz betetako egitaraua osatu dute datozen bi asteburuetarako

Zapatu honetan, ekainak 25, hasi eta uztailaren 2an bukatuko dira

Eliz kalean zapatuan, hilak 25, hasiko dituzte Korputz festak, karta joko txapelketarekin. Datozen bi asteburutan jarraian, festa giroan bete-betean murgilduko da kalea.

Antolatzaileek jakinaraz dutenez, uztailaren 2ko lagunarteko afarira joan nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, Baigerako tabernan.

Hona egitaraua:

Ekainak 25, zapatua:

.16:00etan, XXIV. Erratz-Txapelketa, Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan.

Ekainak 30, osteguna:

.18:00etan, jaiei hasiera suziriekin eta Joan Antxieta Musika Eskolako musikarien kalejirarekin. Ondoren, buruhandiak.

.19:30ean, Eliz kaleko hildakoen aldeko meza, parrokian.

Uztailak 1, ostirala:

.18:00etan, Joan Antxieta Musika Eskolakoekin kalejira. Ondoren, buruhandiak.

.19:30ean, gitarra poteoa, kaleetan zehar.

.22:30ean, erromeria Eguren eta bere lagunekin.

Uztailak 2, zapatua:

.13:00etan, Itsasi Dantza Taldekoak, kalean zehar.

.19:30ean, Txistu kalejira, Nuarbeko Martinekin.

.20.30ean, Lagunarteko afaria, Baigera tabernan.

.23:00etan, Eingo Al Deu taldearen emanaldia.

.00:00etan, zozketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide