Bihar arratsaldean jokatuko da Azpeitiko XII. Erremonte Txapelketako finala

Urola Kostako Hitza 2009ko eka. 23a, 18:06

18:00etan hasiko dira partidak; afizionatuena lehenik, 3. eta 4. postuena ondoren, eta finala azkenik

Matxin VI.a-Ionek Oinatz-Agirrezabalaren kontra jokatuko dute finala

Bihar, ostirala, jokatuko dute Azpeitiko XII. Erremonte Txapelketako final handia. Maiatzaren 27an hasi zen txapelketa, eta ekainaren 10a bitartean bi taldetan banatuta jokatu dituzte ligaxkako partidak. Talde bakoitzeko garaileak bihar aurrez aurre izango dira, eta han erabakiko da zein den txapelketako bikote irabazlea. 18:00etan hasiko da jaialdia, Izarraitz pilotalekuan. Txapelketa Oriamendi enpresak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute elkarlanean.

Gosea pizten joateko

Finalaren aurretik, lehenik afizionatuen arteko partida jokatuko dute. Unai Otaegi eta Jagoba Labaka ariko dira Segurola eta Joxin Aizpururen aurka.

Ondoren, txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute. Xuban Oiarzabal Matxin III.-a eta Aritz Zubiri ariko dira Ibon Agirrezabala Matxin IV.-a eta Endika Barrenetxea IV.-aren aurka.

Azken partida, final handia

Final handian txapela janzteko lehian aurrez aurre ariko diren bikoteak honakoak dira: alde batetik, A taldeko bikote onena, EƱaut Oiarzabal Matxin VI.-ak eta Ion Etxeberriak osatutakoa; bestetik, B taldeko bikote onena, Oinatz Gonzalezek eta Igor Agirrezabalak osatutakoa.

Irabazlea bi bikoteetako edozein izanda ere, Matxinbentara joango da txapela, Matxin VI.-aren eta Igor Agirrezabalararen herrira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide