Matxin VI.ak eta Ionek irabazi dute Azpeitiko Erremonte Txapelketa

Uztarria.eus 2011ko ekainaren 26a

Ion Etxeberriak eta Eñaut Oiarzabal 'Matxin VI.'ak irabazi zuten txapelketa. ir

Ostiralean jokatu zuten finala Oinatz eta Matxin VI.aren kontra

.40-20 bukatu zen partida

Maiatzaren 27az geroztik, ostiralero Azpeitiko XII. Erremonte Txapelketako partidak jokatu dituzte hainbat pilotarik.

Joan den ostiralean, uztailak 24, jokatu zuten finala, Izarraitz frontoian A taldeko bikote onenak, Eñaut Oiarzabal 'Matxin VI.'ak eta Ion Etxeberriak, eta B taldeko bikote onenak, Oinatz Gonzalezek eta Igor Agirrezabalak. Matxin VI.a eta Etxeberriak 40-20 irabazi zuten partida eta, beraz, beraiek dira aurtengo txapeldunak.

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak ere jokatu zituzten finalaren aurretik. Hala, Matxin IV.ak eta Barrenetxea IV.ak osatutako bikoteak 35-33 irabazi zion Matxin III.a eta Zubiri bikoteari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide