Asteazkenean irekiko dute barruko igerilekua

Uztarria.eus 2011ko eka. 27a, 12:06

Ohiko ordutegia izango du barruko igerilekuak

Kanpoko kaledun zatia kanpoko igerilekuko erabiltzaileentzat zabalduko dute

Asteazkenean, hilak 29, zabalduko dute barruko igerilekua berriro. Lanak egun horretarako bukatu dituztela jakinarazi dute Kirol Patronatuko ordezkariek eta, behin lanak bukatuta, igerilekuak hamar kale izango ditu.

Igerilekuak ohiko ordutegia izango du. Astelehen goizetan itxita egongo da eta, arratsaldean, 14:30etatik 22:00etara egongo da irekita. Gainontzeko astegunetan 07:00etan ireki eta 22:00etan itxiko dute. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik eta, igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 13:00etara.

Beraz, asteazkenetik aurrera, kanpoko kaledun igerilekua kanpoko igerilekuko erabiltzaileentzat irekiko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide