Azpeitiko Bilgune Feministak arrazoi desberdinak tarteko, bi elkarretaratze deitu ditu gaurko eta biharko.
Gaur, astelehena, Durangon hilaren 16an leihotik erorita hil zen emakumearen gertaera salatzeko egingo dute elkarretaratzea. Bilgune Feministak esan duenez, "emakumeen kontrako indarkeria kasu gisa baieztatua izan da Durangokoa". 19:30ean izango da elkarretaratzea, plazan.
Bihar, hilak 28, aldiz, Sexu Askatasunaren Eguna dela-eta, Ni plazerra naiz
lelopean kontzentrazioa egingo dute. Plazan izango da, 19:30ean hasita eta, behin elkarretaratzea bukatuta, luntxa egingo dute.