Datorren zapatuan, uztailak 2, manifestazio nazionala izango da Donostian, 17:30ean hasita, Epaiketa politikorik ez, aterabideak aurrera
lelopean. Donostiara joan nahi dutenentzat autobusa antolatu dute Azpeititik. Izena Orkatz tabernan eman daiteke dagoeneko, eta zapatuan 16:30ean irtengo du Etxe Zuri taberna aurretik. Manifestazioa Antiguako tunelean hasi eta Bulebarrean bukatuko da.
.56 lagun ezagunek egin dute manifestaziorako deia, besteak beste: Carlos Garaikoetxea, Ramon Zallo, Mariano Ferrer, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Javier Madrazo, Joxe Azurmendi, Paul Rios, Unai Ziarreta, Koldo Amezketa, Anjeles Iztueta, Pello Urizar, Belen Arrondo, Joanmari Larrarte, Koldo Tellitu, Txaro Arteaga, Joxe Arregi, Tasio Erkizia, Itziar Aizpurua, IƱaki Perurena, Josu Bergara eta Olatz Osak.