Hodei Mendinueta Real Unionera itzuliko da 2011-2012 denboraldirako. Aurten Bigarren A-rako igoera fasean kanporatua izan ondoren, Espainiako Bigarren B mailan jokatuko du hurrengo denboraldian ere Real Unionek.
2008-2009 eta 2009-2010 denboraldietan ere Irungo taldean jokatu zuen Azpeitiko futbolariak, Lagun Onaketik joanda. Joan den sasoian, berriz, Lemona taldean aritu zen, hura ere Bigarren B mailakoa.