Larunbat honetarako Fanzine eta Material alternatiboen Eguna antolatu dute Azpeitian. Lehenik, ostiralean, hilabeteroko lehen ostiraleko gazteen batzarra egingo da gaztetxean, 19:30ean. Azken hilabeteotako diagnosiaren berri eman eta ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte bertan.
Larunbat arratsaldean, uztailak 2, 16.30etik 19:00etara azoka alternatiboa izango da Gaztetxean, eta bertan Euskal Herriko nahiz Espainiako hainbat fanzine eta banatzaileren materiala ikusi eta erosi ahal izango da. Azokarekin batera, arratsaldeko 17:00etan, Gaztetxean Holidays in Bardulia, historia 2004-2010 dokumentala ikusi ahal izango da. 30 minutuko iraupena izango du.
Horren atzetik, 17:30ean, Kalekumeak talde aƱorgarraren liburuarekin batera datorren DVDa eskainiko dute.
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Txarrantxa tabernan. Kaos Kooperativ, Kalekumeak Remake eta In Your Face taldeak ariko dira bertan.
Gauean, berriz, beste lau talde ariko dira gaztetxean, 22:00etatik aurrera: Old Bridge, Cold Revenge, Never Surrender eta Arkada Social.