Bihar, zapatua, Damaso Azkue auzoan festak ospatuko dituzte. Urteroko legez, auzotarrek egun osoko egitaraua prestatu dute, haurrek nahiz helduek egun ederraz goza dezaten.
Goizeko txupinazoarekin emango diote jaiari hasiera. Horren ostean, bizikleta proba, heldu eta haurrentzako korrika lasterketak, jolasak, musika eta lagunartean jan eta edateko aukerarik ez da faltako.
.11:00etan, txupinazoa botako dute jaiei hasiera emateko.
.11:15ean, bizikleta proba.
.11:45ean, txikien VII. lasterketa.
.12:00etan, helduen VII. lasterketa.
.12:15ean, lasterketako garaileei sariak banatuko zaizkie.
.12:30ean, poteoa egingo dute.
.16:00etan, pintura lehiaketa izango da.
.16:30ean, askaria egingo dute.
.17:00etan, jolasak egingo dituzte: lokotx bilketa, sokatira, aulki dantza eta globo leherketa.
.18:30ean, buruhandiak.
.19:00etan, triki poteoa.
.20:30ean, umeen afaria eta helduena, berriz, 21:30ean.
.23:00etan, musika emanaldia izango da.