Frantziako Tourra ikustera joateko bidaia antolatu dute. Uztailaren 14an abiatu eta asteburu horretako bi etapa ikusteko aukera izango dute txangoan parte hartzen duten txirrindularitza zaleek.
Izena emateko epea uztailaren 8a, ostirala, bitartean egongo da zabalik. Aitzaki Kirolak dendan edo 943 15 97 38 telefonoan. Helduen 130 euro ordaindu beharko dute eta 12 urtetik beherakoek, berriz, 75 euro. Prezio horretan sartuko dira autobuseko bidaia eta otorduak. Parte-hartzaileek kanpin dendetan egingo dute lo.
Uztailaren 15eko eta 16ko Tourreko etapen lekuko izango dira bidaian parte hartzen dutenak. Aurreneko etapa, Pau-Lourdes izango da eta, bigarrena, Saint-Gaudens eta Plateau de Beille artean egingo dute.