Pourrak 135 parte-hartzaile ditu

Uztarria.eus 2011ko uzt. 2a, 16:07

Lehen hiru sailkatuez gain, 4, 6, 13, 18, 24, 36, 48, 69, 87, 106 eta 135. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten

Irabazleak 810 euro jasoko ditu

Hamaikagarren aldiz antolatu du Uztarriak Pourra, eta 135 parte-hartzaile izango ditu aurtengo jokoak. Uztailaren 24an bukatuko da Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-. Iaz, 120 parte-hartzaile izan zituen Pourrak. 2001ean, lehen edizioan, 108.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak, eztabaida... jarraitzeko, gogoratu, Pourra'11ren helbidea: uztarria.com/pourra/2011

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da, Erdikalean. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 810 euro jasoko ditu. Bigarrenak 540 euro, eta hirugarrenak 270. Lehen hiru sailkatuez gain, 4, 6, 12, 18, 24, 36, 48, 69, 87, 106 eta 135. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda.

  • 1.goak: 810 euro
  • 2.goak: 540 euro
  • 3.goak: 270 euro
  • 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
  • 6.goak: Odriozola Ardoaken oparia.
  • 13.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 18.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 24.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 36.goak: Kanpoko igerilekurako uda osoko bonoa.
  • 48.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • 69.goak: Odriozola Ardoaken oparia.
  • 87.goak: Kirol Patronatuaren oparia.
  • 106.goak: Uztarriaren sariak.
  • 135.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide