Bidaiatuz
ekimenaren baitan, bigarren hitzaldia izango da bihar, asteartea, 19:00etan hasita Sindikatu Zaharrean. Maite Juaristik Indiari buruz hitz egingo du. Indian izandako esperientzia elkatrukatuko du entzuleekin.
Gazte Informazio Bulegokoek "herriko gazte guztiei dei egiten diegu beraien esperientziak kontatzera animatu daitezen", esan dute. Norbaitek interesik balu, Gazte Informazio Bulegora joan, gib@azpeitia.net
helbidera idatzi edo 943 15 71 60 telefonora deitu besterik ez du.
Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak Bidaiatuz
ekimena joan den martxoan jarri zuten abian, eta Maialen Galarragak eta Imanol Sesmak Australiari buruzko hitzaldia eskaini zuten. Ekimen horren helburua herriko gazteek munduko txoko desberdinetan izandako esperientziak elkartrukatzea da.