Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren baitan hamargarren zozketa egin zuten ostiralean, uztailak 1, Fideo tabernan. Zenbaki saritua 3.806a izan zen. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiaken. Astebeteko epea du zenbaki sarituaren jabeak azaltzeko, bestela 2.455 zenbakia da ordezkoa.
Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek. Datorren ostiralean, uztailak 8, Txarli tabernan egingo dute hamaikagarren zozketa, gaueko 01:00etan. Azkenengo zozketa, hilaren 15ean egingo dute OƱatz tabernan.